Ieup!!!
Ostegunean, martxoaren 6an, Joxe Antonio Ormazabal idazlea eta poeta etorri zen 1, 2, 3, 4, 5 eta 6. mailakoekin egotera.
Berarentzat aurrez prestatutako galderak eta aurrez guk moldatutako bere poesia batzuk berari irakurri genizkion.
Berak ipuinak eta benetan gertatutako istorioak kontatu zizkigun eta baita poesia hau ere:
Iniminidad
petrikulidad
zirkulu-mirkulu
trikulu-trak.
Ekomendario
txantxikulete
Iup!
Esan zigun poesia hau amona bati entzun ziola, oso jende gutxik dakiela eta besteei erakusteko. Guk ikasi dugu eta ea zuek ere ikasten duzuen!
Pentsatzeko joku batzuk ere egin genituen berarekin.
Pentsatzeko joku batzuk ere egin genituen berarekin.
Esan zigun ordu erdi lehenago etorri zela eta herriari buelta eman ziola. Ile apaindegia ikusi zuela eta "Kix-kix" izena duenez, izena asko gustatu zitzaion.
Ezagutzen duen euskarazko palindromo luzeena hauxe dela esan zigun: NIK ENARA NERAMAN AMAREN ARANEKIN.
Hori guztia egiten oso ongi pasatu genuen.
Agur eta hurrengo bat arte!!!