2010/05/03

ANSOTEGI - ZUBIKARAI





Kaixo denoi:

Basakaitz Herri Ikastetxeko 4.,5. eta 6. mailako ikasleak gara.

Ostegun arratsaldean, apirilak 29a, Ion Ansotegi eta Eñaut Zubikarai eskolara etorri ziren .

Hasieran, bi jokalarien argazkiekin egin genuen bideo bat ikusi genuen;ondoren, galderak egin genizkien eta beraiek erantzun. Amaieran denok futbolean ibili ginen. Eta baloiak, kamisetak... firmatu zizkiguten.

Egin genizkien galderak irakurri nahi badituzue SAKATU HEMEN.


Primeran pasatu genuen!!!

GORA ERREALA!!!


2010/04/13

DANTZA



Kaixo lagunok:
Aizarnazabalgo 4.5.eta 6.mailako ikasleak gara.
Martxoaren 17an, Josu, Dantzaz konpainiako irakaslea, eskolara etorri zen. Dantza bat asmatu genuen gure mugimendurik onenak erabakiz.
Martxoaren 23an, Arroa, Oikia eta Aizarnazabalgo ikasleak,Donostiara joan ginen dantza lirikoak ikustera. Dantzariak,frantsesak,italiarra,belgikarra eta bartzelonakoa ziren.Zazpi ziren baina batek ez zuen dantzatu. Ikuskizuna bukatu ondoren dantzariek ikusleen galderak erantzun zituzten.
Ondoren, parke batean hamaiketakoa jan eta pixkat jolastu genuen.Eguardian bueltatu ginen.

Goiz polita pasa genuen!

2010/03/17

Antton Kazabon Arroan


Kaixo lagunok!!

Aurten Antton Kazabon idazlea etorri zaigu eskolara. Ostiral arratsalde bat pasa genuen berarekin. Gure izenekin errimak egin zituen eta liburu batzuetako zatiak kontatu zizkigun; gero, "Ametsak lo" kontatu zigun abestuz. Asmakizunak asmatu behar izan genituen eta asmatzen zuena finalera joaten zen. Azkenengo jolasa, ahokorapiloak irakurtzea izan zen. Irabasleei bere liburu bana eman zien eta partehartzaile guztiei bloka txiki bana.
Oso , oso ongi pasa genuen. Joan aurretik bakoitzaren liburuan sinatu zuen.
Hemen dituzue berak emandako ahokorapiloak. Ahal duzuen azkarren irakurtzen saiatu. Ea nola moldatzen zareten!

AHOKORAPILOAK

- Hamar mamu eme hemen omen.

- Azken zakur zeken zikina zokoan.

- Opor apur piper paper papur.

- Gora gure garo giro beroa.

- Aurki ederki odolkiak aulkian kiloka.

- Biba bi bonbero babalore buruhandiak.

- Dendan den-dena dago dilindan.

- Nik nonahi nuen nahi nuena.

- Gorde gurdi garden urdin erdi argia.

- Bi idi adi-adi dudan daude.

- Ihintzak hitzak zintza bitza.

- Ontsa utzi ontzi hutsa untzian.

- Etzi hautsi hantxe zortzi eltze bitxi.

- Lau kilo kola kili-kolo kalean.

- Kontuz! Katu kaka ketan kotan.

- Arren hurren haurren irri urruna aurren.

- Zu al zara Sarako Sara zoro hura?


2010/03/16

GAIZKA GARITANO FUTBOLARIA OIKIAKO ESKOLAN


Oikiako eskolan futbolari batekin egoteko aukera izan dugu.
Gaizka Garitano, Derion jaiotako futbolaria, orain Zarautzen bizi da, hainbat futbol taldeetan jokatu du, baita ere 2005-2008.urte bitartean Errealeko jokalaria izan zen. Orain Eibar taldeko bigarren entrenatzaile bezala dabil.
Gaizkak kirol desberdinen informazioa eman zigun, kirola egitearen onura eta elikaduraren garrantziaz ere aritu zitzaigun.
Bere azalpenak eman eta gure galderak erantzun ondoren denok frontoira joan ginen futbolean eta esku-pilotan jokatzera.Arratsalde ederra benetan!!
Oso gustora egon ginen!!

2010/03/02

DONOSTIARA IRTERA



Kaixo lagunak:
Bazakaitz Herri Ikastetxeko 4.5.eta 6.mailako ikasleak gara.
Otsailaren 25ean Donostira irtera bat egin genuen. Goizean,
EITB ra joan ginen,eszenatoki asko zeuden, adibidez: Mihiluzekoa,Goenkalekoak,Kalakarena… Mihiluzeren grabaketa zati bat ikusi genuen.
Gero EITBtik irtetean, autobusa hartu eta Amarako parke batera joan ginen, bertan bazkaldu eta pixka bat jolastu genuen.Ondoren, Akuariunera joan eta han zezen marrazoak, dordoka, balearen hezurrak …ikusi genituen.
Oso ondo pasa genuen eta arratsaldeko 16:30etan bueltatu ginen.
Agur eta ikusiarte.

2010/02/23

INAUTERIAK




kaixo Arroako ikasleok:
Aizarnazabalgo 4. 5. eta 6.mailako ikasleak gara.
Guk,aurtengo inauterietan,Elvis eta Michael Jacksonen kantuekin koreografiak asmatu genituen. Haur Hezkuntzako ikasleek Frutilandia dantzatu zuten. Lehen Hezkuntzako 1go,2.eta 3.mailakoek txatxoen dantza eta ingleseko antzerki bat egin zituzten.
Arratsaldean,5.eta 6.mailako ikasleek lagunduta,Haur Hezkuntzakoek tailerrak izan zituzten. Bukatzeko merendola bat egon zen.

EGUN EDERRA PASA GENUEN.
AIO,BESTE BAT ARTE!!!