Kaixo lagunok!!
Aurten Antton Kazabon idazlea etorri zaigu eskolara. Ostiral arratsalde bat pasa genuen berarekin. Gure izenekin errimak egin zituen eta liburu batzuetako zatiak kontatu zizkigun; gero, "Ametsak lo" kontatu zigun abestuz. Asmakizunak asmatu behar izan genituen eta asmatzen zuena finalera joaten zen. Azkenengo jolasa, ahokorapiloak irakurtzea izan zen. Irabasleei bere liburu bana eman zien eta partehartzaile guztiei bloka txiki bana.
Oso , oso ongi pasa genuen. Joan aurretik bakoitzaren liburuan sinatu zuen.
Hemen dituzue berak emandako ahokorapiloak. Ahal duzuen azkarren irakurtzen saiatu. Ea nola moldatzen zareten!
AHOKORAPILOAK
- Hamar mamu eme hemen omen.
- Azken zakur zeken zikina zokoan.
- Opor apur piper paper papur.
- Gora gure garo giro beroa.
- Aurki ederki odolkiak aulkian kiloka.
- Biba bi bonbero babalore buruhandiak.
- Dendan den-dena dago dilindan.
- Nik nonahi nuen nahi nuena.
- Gorde gurdi garden urdin erdi argia.
- Bi idi adi-adi dudan daude.
- Ihintzak hitzak zintza bitza.
- Ontsa utzi ontzi hutsa untzian.
- Etzi hautsi hantxe zortzi eltze bitxi.
- Lau kilo kola kili-kolo kalean.
- Kontuz! Katu kaka ketan kotan.
- Arren hurren haurren irri urruna aurren.
- Zu al zara Sarako Sara zoro hura?
No hay comentarios:
Publicar un comentario