INAUGURAZIOA
Apirilak 13an eskola berriaren inaugurazioa izan genuen. Jendea iritsi zenean Julia eta Jonek agurra dantzatu zuten eta gero denok batera bertso bat kantatu genuen, Artizar soinuan zela.Argazki erakusketa bat ere egon zen eta bertan lehen eskolan ibilitako ikasleen argazki zaharrak ipini zituzten. Hamaiketakoa egin genuen eta eskola erakutsi genien aspaldiko ikasleei, guraso eta hurbildu ziren herritar guztiei. Hori egin ondoren Aranburu landetxera joan ginen bazkaltzera eta han trikitilariak egon ziren. Dantza piska bat egin ondoren festa bukatu zen.