2009/12/21

OLENTZERORENTZAT GUTUNA










Kaixo lagunok:
Basakaitzeko 5.eta 6.mailako ikasleak gara.
Gaur HHko 2 eta3 urteko ikaslei, Olentzerori emateko gutuna idazten lagundu diegu.
Bihar eskolako ikasle guztiok egingo dugun poesi emanaldira, gure familiak konbidatu ditugu. Ondoren hamaiketakoa eta jolastordua izango ditugu.Hamabietan, Olentzero etorriko zaigu gutunak jasotzera eta gero OPORRAK!!!

ONDO PASA GABONAK. ZORIONAK ETA URTE BERRION DENORI!!!

2009/12/04

ARROAN GOIZ-PASA

Aizarnako, Aizarnazabaleko eta Oikiako Haur Hezkuntzako ikasleak Arroakoekin Arroan elkartu ginen azaroaren 19an.
Bertan goiza pasatu genuen denok batera: parkean ibili, frontoian gaztainak jan eta jolastu ondoren berriro etxera itzuli ginen autobusez.
Ederki pasatu genuen!!!

2009/11/23

IZAKI BIZIDUNEN UGALKETA

Kaixo:

Basakaitz H.I.ko 5.eta 6. mailako ikasleak gara.

Ingurune arloan, gure lehen gaia Espainia izan da eta orain izaki bizidunen ugalketa garatzen ari gara.Hasteko, ugaltze funtzioa landu dugu,ondoren animalien ugaltze sexuala eta gaia amaitzeko espermatofitoen edo hazia duten landareen ugaltzea ikusten ari gara.

Gai honi buruzko eskemak ere egiten ari gara.

Dakizuenez barraskiloak hermafroditak dira.Hona hemen barraskilo ugalketari buruzko bideo bat.

Ea gustatzen zaizuen! Zer iruditzen zaizue bideo hau?

Hurrengorarte. Aio!


2009/10/08

IKASTURTE BERRIA






Kaixo guztioi:

Aizarnazabalgo 4.5.eta 6.mailako ikasle “zintzoak”gara.Taldea hamalau ikasleek osatzen dugu.Aurten ikaskide berri bat dugu,Jose du izena eta Portugaletik etorri da.

Gure tutorea Ana da eta berak euskera,gaztelera,matematika eta ingurune ematen dizkigu. Ingurune eta matematika arloak bi taldetan lantzen ditugu;3.eta 4.mailakoak Nagorekin egoten dira. Rosa ingeleseko irakasle berria da. Iñaki Gurrutxaga bertsolariak bertsolaritza erakusten digu. Jokin, Gorputz Hezkuntzako irakaslea dugu eta Mailu apoio eta laguntza gelako irakaslea da.

Euskera eta gaztelera saioetan proiektu bezela POESIA lantzen ari gara. Amaitzeko galdera bat:Herritartasuna izeneko arlo berri bat dugu, zuek lantzen al duzue arlo hau? Zuen erantzunak irakurri nahi ditugu. Animatu idaztera!


HURRENGORARTE,AIO!!!

2009/06/04

Aizarnazabalgo ikasleak Zuhatzan


Kaixo guztioi:
Aizarnazabalgo L.H. ikasleak ekainak 1,2 eta 3 Zuhatzara joan ginen.
Lehenengo egunean Gasteizko Santa Maria Katedralaren berriketa lanak ikusi genituen, arratsaldean parke batera joan ginen. Zuhatzara heldu ginenean, bertan jolastu eta afaldu ondoren oheratu ginen.
Hurrengo egunean gosaldu ondoren, arraunean eta pedaletan ibili ginen. Bazkaldu eta gero bainu bat hartu eta uharteari buelta eman genion. Gauean afal ostean suaren inguruan kantatu genuen.
Azken egunean gosaldu ondoren, piraguan ibili ginen, gero bazkaldu eta Aizarnazabalera itzuli ginen .


OSO ONDO PASATU GENUEN!!!!!!!!!!

2009/05/27

AGENDA 21-EKO PLENOA





AGENDA 21-EKO PLENOA


Lehengo astelenean, maiatzak 25, Zumaiako Udaletxean, Agenda 21eko programari buruzko Pleno batean parte hartu genuen. Bertan Zumaiko Ikasletxe guztiak bildu ginen Alkatea eta Ingurugiriko zinegotziarekin batera.

Ikastetxe bakoitzak bere lana aurkeztu zuen. Oikiarrok Mugikortasunaren gaia azaldu genuen eta gainerako Ikastetxeak honako hauek: Argiteria, Erosketak eta Hondakinak.

Talde desberdinak bere Konpromezu eta Proposamenak azaldu ondoren, Udaletxeko ordezkariek haien erantzunak eman zizkiguten. Plenoa amaitu ondoren, egundoko hamaiketakoa izan genuen Udaletxeak gonbidatuta.



2009/05/14

SAN MIEL TXIKIAK



Kaixo guztioi:

Basakaitz Herri Ikastetxeko 4.,5. eta 6.mailako ikasle zintzoak gara.

Maiatzaren 8an San Mieltxiki eguna ospatu genuen, Arroa eta Oikiako ikasleekin batera.

Beti bezala, kirolak (xake, dama, korrika, pala…)egin genituen. Aurten berrikuntza moduan jolasak (koloreen sorgina, aulki jokoa, stop…) antolatu ziren.

Arratsaldean finalak jokatu ziren eta bukatzeko askari ederra jan genuen.

Oso ongi pasatu genuen!!!



AGUR ETA IKUSI ARTE!!!

BERTSO JAIALDIA



Lehengo asteazkenean, maiatzaren 13an, Oikiako 4,5 eta 6.mailako ikasleak Zumaiara joan ginen bertsoak kantatzera.


Oso urduri geunden baina oso ondo atera zen. Hamar talde bildu ginen, Herri Eskola, Maria eta Josekoak eta gu. Bertsoak kantatzeko denok mozorrotu ginen.


Adin desberdinetako jendea joan zen gu ikustera . Parre egin zuten eta txaloak jo. Txalo gehienak Oikiakoei eskeini zizkiguten.


Oso ondo pasa genuen eta espero dugu datorren urtean errepikatzea.



2009/05/05

KONTSUMOA ESKOLETAN



kaixo guztioi:
Basakaitz Ikastetxeko 4. 5. eta 6. mailetako ik
asleak gara. Apirilaren 30ean, osteguna, KONTSUMOA ESKOLETAN programaren hiru tailer izan genituen.
Lehenengo ONTZIAK ETA EUREN BERRERABILPENA landu genuen eta etxetik ekarritako materialak berrerabiliz hainbat eskulan polit egin genituen (karpetak, hegazkinak, gazteluak, jostailuak...).

Jolastordu ondoren LEHENGAIAK izeneko tailerra izan genuen. Erromeroa, eukaliptoa, erregaliza eta labanda erabiliz aire freskagarria egin genuen.
Arratsaldean ENERGIA-ri buruz jardun genuen, haize errrotatxo bat eta hainbat jolas egin genituen. Guk ez bezala, 1. 2. eta 3. mailakoek energiaren ordez, PAPER BIRZIKLAIA landu zuten.
Egun polita pasa genuen!.

AGUR ETA ONDO IZAN!!!!!!!!!!!!!!



2009/05/04

AUPA SAN TELMO



Apirilean San Telmoko jaiak ospatu ditugu Zumaian. Nahiz eta eguraldia txarra izan, oso ondo pasa ditugu festak.

Beste hainbat ekintzen artean, Haurren Danborrada izan genuen. Bertan 6. mailako ikasleak atera ziren gure eskolako ikurrina eramanez.

OSO ONDO MUTILAK !!!

2009/04/01

EZBERDINTASUNEAN BIZI





Kaixo lagunok:
Laugarren mailako Basakaitz Ikastetxeko ikasleak gara. Atzo "Ezberdintasunean Bizi" izeneko tailerra izan genuen. Bi taldetan banatuta 3.,4.,5. eta 6. mailako ikasleak Maddi eta Jon monitoreekin ibili ginen.
Hasieran, betaurreko beltz batzuk jantzi genituen eta itsuak izango bagina bezala joku ezberdinetan parte hartu genuen. Zirkuitu ezberdinak egin genituen. Gauzak usaindu, ikutu edo entzun ondoren zer ziren asmatu behar genituen. Barruan txintxarriak zituen baloi batekin golak sartzen ibili ginen baina inork ez genuen ezer ikusten.
Ondoren gurpildun aulkietan ibili ginen eta nola ibiltzen diren ikasi eta gero saski baloi partidak jolastu genituen.
Itsuak eta elbarriak eguneroko bizitzan dituzten zailtasunetaz ohartu ginen.
Ondo pasatu aste santuko oporrak eta laister arte
Aio!!

2009/03/17

OIKIARRAK ERREALAREKIN BAT EGIÑEZ








AUPA ERREALA !!!




Martxoak 10ean, Oikiako Lehen Hezkuntzako ikasleak, Zarautzera joan ginen Errealaren entrenamiendua ikustera.




Aurten Erreala bere Klubaren Mendeurrena ospatzen ari da. Hau dela eta, Aia, Getaria, Zarautz, Orio, Zumaia eta Oikiako haurrak bere entrenamendua ikustera gonbidatu gintuzten




Oso ondo pasa genuen. Bukaeran autografoak eskatu genituen eta argazki asko atera ziskiguten. Horietako batzuk zenbait egunkarietan agertu dira.




Espero dugu berriro ere laister beraiek ikustea.


2009/03/03

ARROA BEHEAN PIRATAK

KAIXO LAGUNOK!!!!!!

Aurreko ostiralean Arroa Beheko auzora hainbat pirata etorri ziren:pirata herrenak,pirata txintxoak, pirata bihurriak…

Denak dantzan ibili ziren.


Gure gurasoak prestatutako merendola jan zuten eta berriz beraien itsasontzian altxor eta guzti joan egin ziren.





Olatu artean ezinean ibili ziren!.









Altxorraren bila ibili ondoren harrituta gelditu ziren barruan aurkitutakoarekin.









Itsasontziaren zain!!








Berriz itsasontzia hartu eta brankaz joan ziren!

2009/02/12

SANTA ESKEA AIZARNAZABALEN

Kaixo denoi!:


Aizarnazabalgo ikasleak gara, zer moduz zaudete?
Otsailaren 4ean Santa Ageda bezpera egunean, urtero bezala kantatzera irten ginen H.H.ko lau-bost urtekoak , L.H.ko ikasle guztiak eta irakasleak baserritar jantzita. Lortu genuen dirua irteerak ordaintzeko erabiliko dugu.
Koplak guk asmatu genituen eta hemen duzue adibide bat:

Bertso politak kantatutzea
hori dugu gaur helburu
Horregatikan herri osoa
oinez pasatuko dugu.

Kanturen bat ere kantatu genuen. Aizue bide batez, zuek ospatu al zenuten Santa Ageda bezpera, Aizarnakoak eta gu bezala?


AGUR ETA IKUSI ARTE!!!!!!!!!!!

SANTA ESKEKO KOPLAK

SANTA AGEDAKO KOPLAK

1-Otsailaren laugarrenean
Santa Ageda________
Ohitura zarrak ez galtzearren
Atera gara_________.


2-Ume talde bat hementxe gara
Aizarna ________
Koxkor samarrak izanagatik
Ez gara _________ .


3-Etxeko andre zabala
leku oneko _______
bidean gatoz ondo jakinik
ezku zabala _________.


4-Limosna ere jaso duguta
orain abia _______
adiosikan ez degu eta
agur ikusi_______.





Artean alaba zerala gaitian eskera sakonekoak




Txanponekoak bezpera

SANTA ESKEA


Kaixo Lagunok:
Gu Aizarnako L.H.-ko 4. eta 6.mailako ikasleak gara.

Bihar Santa Eskera atera behar dugu eta aspaldi honetan koplak ensaiatzen ari gara. Ez zaigu ondo ateratzen, ordea, hau da, erdi ipurdi. Bihar goizeko bederatzietan aterako gara kantura, gurasoen kotxetan. Ordu-batak aldera bazkaldu egingo dugu gure eskolan. Bazkaria gure gurasoek prestatua izango da, menua: zopa eta albondigak. Arratsaldeko ordu-bietan berriro ere kantura joango gara eta arratsaldeko laurak inguruan bukatuko dugu. Bildutako dirua guretzat izango da irteerak egiteko. Ematen dizkiguten arrautzekin afaria egingo dugu otsailaren 13an.
Agur Lagunok!

2009/02/09

Ekainberrira bisita

Basakaitzeko 1.go eta 2. mailako ikasleak gelan Ekaingo koba lantzen ari ginen eta pentsatu genuen Ekainberrira joatea. Lehen Hezkuntza osoa gonbidatu genuen eta urtarrilaren 16an egin genuen bisita. Oso ondo pasatu genuen.








GURE ESKUAK DIRA. UR GORRIZ EGINA DAGO ETA IZENAK ERE JARRITA DAUDE.







EKAINBERRI IKUSI ONDOREN ZESTOAKO ZUBI POLITA IKUSI GENUEN ETA ONDOAN LAU ITURRI ZEUDEN. ARROPAK GARBITZEKO TOKIA ERE BAZEGOEN.











IKATZARRIA DA BELTZA DENA. PINTURA GORRIA ETA HORIA ERE BADAUDE.







HAN OPARIA EMAN ZIGUTEN, POSTERRA. IRTENDAKOAN, NAGOREK ARGAZKIA ATERA ZIGUN DENOI. ONDOREN AUTOBUSA HARTZERA JOAN GINEN.

2009/01/29

BASAKAITZ H.I.KO IKASLEAK IGERILEKUAN


















LHko 1go,2.,3.eta4. mailetako haurrak Zumaiako igerilekura joaten dira arratsaldero.

Urrtarilaren 16an hasi ziren eta 20 saio ondoren Otsailaren 12an bukatuko dute .

Ostiraletan L.Hko 5.eta6. mailako ikasleak soinketa eskolan egin beharrean igeri egitera joaten gara.


PLISTI-PLASTA

EDERKI IBILTZEN GARA!!!

Urrengorarte, agur.

2009/01/22

KOSTALDEKO ESKOLA TXIKIAK DURANGOKO AZOKAN

Basakaitz H.I.ko ikasleak Durangon


Kaixo:

Gu Aizarnazabalgo ikasleak gara. Guk Durangoko Liburu eta Diska azokan pasatu genuen eguna kontatu nahi dizuegu. Goizean goiz Zumaian trena hartu eta Durangora joan ginen. Han Mikel Laboari buruzko inkesta bat egin genuen, Su Ta Gar taldeko Xabiri autografoa eskatu genion eta liburu eta diskak ikusi eta erosi genituen.

Oso ondo pasa genuen!!!

Arroakoei erantzunez:

1- Liburuaren izenburua ''Ez zait irakurtzea gustatzen, eta zer?''. Idazlea Pako Aristi da.

2-CDaren izenburua ''Sugan Malko Gorriak''.

Eta bukatzeko, guk ere galdera erraz bat dugu:

Zein telesailen musika da Sugan taldearen ondorengo abesti hau?