2007/12/21

OIKIAKO ESKOLA




OIKIAKO ESKOLA


Oikia zumaiako auzo bat da


Eskola etxez inguratuta dago.


Nahiz eta eskola txikia izan oso gustora etortzen gara egunero. Guztira 26 ikasle gara 3 gelatan banatuta.


Beheko pisuan haur hezkuntzako 11 ikasle daude. Beraien tutoreak Arantxa izena du.


Goian lehen hezkuntzako 2 gela eta liburutegi bat dago. A gelako tutorea Itziar da eta B gelakoa Idoia.


Jangela ere badugu!!! Frontoiaren ondoan kokatuta dago. Kontxi izaten daegunero bazkaria prestatzen duena.




Nahi al duzue etorri gure eskola ezagutzera?

2007/12/18

AIZARNAKO ESKOLA

Aizarnako plaza oso toki polita da eta bertan gure eskola zaharra dago, aspaldiko eraikuntza. Lehenago udaletexea izan zen. Gure aiton-amonek ere bertan ikasi zuten, hori bai guk baino gutxiago! Eskola berria egin digute daukaguna egoera txarrean dagoelako, askotan etorri zaizkigu konpontzera. Dena den oroigarri asko eta politak ere baditugu. Datorren urterako eskola berria estreinatzea espero dugu, ea egia den! Aspalditik joateko itsaroten baigaude.
Guztira 19 ikasle eta 6 irakasle gaude. Lehen hezkuntzan gehiago daude (13) haur hezkuntzan (6) baino, izan ere Aizarnan haur gutxi jaiotzen dira.
Aizarnako ikasleon arlorik gogokoenak soinketa eta eskulanak dira. Eta zuenak? 5 eta 6. mailako ikasleok aspaldian azterketaz josita gaude, ez da batere justua! Hori bai, irteerak ere gogokoak ditugu eta dexente egiten ditugu. Gabonen aurretik PINera joango gara, hau bai txoiloa! Bueno ez dakigu gehiago zer ipini gure eskolaren aurkezpenean, beraz akabo, kitto. Agur.

2007/11/13

ONGIETORRIA

KAIXO LAGUNAK:
Aurtengo irakasle taldeak, zuekin batera martxan jarriko dugun PROIEKTU berri bat aurkeztu nahi dizuegu. Gure asmoa da tresna hau erabiliz lau eskolen lanak argitaratzea eta harremanak sendotzea, horretarako hona hemen gure blogaren aurkezpena.Hemendik aurrera eta poliki-poliki gure lanak hemen txertatzen joango gara.Espero dugu gustora aritzea eta animo proposamen berri honekin!
IRAKASLEAK.