Aizarnako plaza oso toki polita da eta bertan gure eskola zaharra dago, aspaldiko eraikuntza. Lehenago udaletexea izan zen. Gure aiton-amonek ere bertan ikasi zuten, hori bai guk baino gutxiago! Eskola berria egin digute daukaguna egoera txarrean dagoelako, askotan etorri zaizkigu konpontzera. Dena den oroigarri asko eta politak ere baditugu. Datorren urterako eskola berria estreinatzea espero dugu, ea egia den! Aspalditik joateko itsaroten baigaude.
Guztira 19 ikasle eta 6 irakasle gaude. Lehen hezkuntzan gehiago daude (13) haur hezkuntzan (6) baino, izan ere Aizarnan haur gutxi jaiotzen dira.
Aizarnako ikasleon arlorik gogokoenak soinketa eta eskulanak dira. Eta zuenak? 5 eta 6. mailako ikasleok aspaldian azterketaz josita gaude, ez da batere justua! Hori bai, irteerak ere gogokoak ditugu eta dexente egiten ditugu. Gabonen aurretik PINera joango gara, hau bai txoiloa! Bueno ez dakigu gehiago zer ipini gure eskolaren aurkezpenean, beraz akabo, kitto. Agur.
2007/12/18
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario