2008/12/12

KOSTALDEKO ESKOLA TXIKIAK DURANGOKO AZOKAN













KAIXO LAGUNOK!!!


HEMEN GAUDE BERRIZ

ARROAKO ESKOLAKO IKASLEAK.



ORAINGO HONETAN DURANGOKO AZOKAN IZAN GINEN ETA BERTARA TRENEZ IRITSI GINEN. HAN OIKIA, AIZARNA ETA AIZARNAZABALGO IKASLEEKIN ELKARTZEKO ASMOTAN EGON GINEN , BAINA ZEGOEN JENDETZERAEKIN EZ GENUEN ELKAR IKUSI. GU BITARTEAN LIBURU, DISKA, DVD ETA ORDENAGAILURAKO JOLASEKIN GOZATU GENUEN. BUENO BA, EZ GINENEZ ELKAR IKUSI KONTATU ZER MODUZ IBILI ZINETEN ZUEK, BALE?


ANIMATU!!!



ETA BUKATZEKO EA ASMATZEN DUZUEN LIBURU HONEN IZENBURUA ETA EGILEA.


ETA CD HONEN IZENA???????


LASTER ARTE!!!

2008/04/18

Aizarnako eskolaren inaugurazioa


INAUGURAZIOA


Apirilak 13an eskola berriaren inaugurazioa izan genuen. Jendea iritsi zenean Julia eta Jonek agurra dantzatu zuten eta gero denok batera bertso bat kantatu genuen, Artizar soinuan zela.Argazki erakusketa bat ere egon zen eta bertan lehen eskolan ibilitako ikasleen argazki zaharrak ipini zituzten. Hamaiketakoa egin genuen eta eskola erakutsi genien aspaldiko ikasleei, guraso eta hurbildu ziren herritar guztiei. Hori egin ondoren Aranburu landetxera joan ginen bazkaltzera eta han trikitilariak egon ziren. Dantza piska bat egin ondoren festa bukatu zen.

AIZARNAKOAEN IRTEERA




GOROZIKARA IRTEERA


Apirilak 15 eta 16an Muxikako auzo batera joan ginen Aizarnakoak.Han gauza asko egin genituen:karpeta,pelota,ibai azterketa... Gauean diskoteka izan genuen bana 5.eta 6.mailakoak gelara joan ginen.Oso gela txikiak ziren eta beste bi eskola ere gurekin egon ziren.Bertan frontoi handi bat zegoen eta han jolastu genuen.Gauean lo gutxi egin genuen baina oso ondo pasa genuen.

AIO ETA UDABERRIAN GAUDENEZ EGIN PIO PIO!

2008/04/09

XABIER LIZASO PIANO-JOLEA AIZARNAZABALEN

Ieup danoi!!!

Apirilaren 3an, ostegunean, Xabier Lizaso piano-jolea etorri zen Aizarnazabalera bere emanaldia egitera. Bi taldetan banatu gintuen: A taldea eta B taldea. Jolas asko egin genituen, baita barre asko ere; eta jolas horietako batean hiru antzerki ixil egin genituen taldeka: Hamelingo txirularia, taberna bateko interpretazioa eta eskolako gela batekoa.




Saioa bukatu eta gero pianoaren sokak erakutsi zizkigun. Oso ondo pasatu genuen eta datorren urtean ere etortzea nahi genuke.




AYO PELAYO!!!!!



Basakaitz ikastetxeko ikasleak.

2008/03/12

Joxe Antonio Ormazabal Aizarnazabalen

Ieup!!!

Ostegunean, martxoaren 6an, Joxe Antonio Ormazabal idazlea eta poeta etorri zen 1, 2, 3, 4, 5 eta 6. mailakoekin egotera.
Berarentzat aurrez prestatutako galderak eta aurrez guk moldatutako bere poesia batzuk berari irakurri genizkion.

Berak ipuinak eta benetan gertatutako istorioak kontatu zizkigun eta baita poesia hau ere:


Iniminidad
petrikulidad
zirkulu-mirkulu
trikulu-trak.
Ekomendario
txantxikulete
Iup!



Esan zigun poesia hau amona bati entzun ziola, oso jende gutxik dakiela eta besteei erakusteko. Guk ikasi dugu eta ea zuek ere ikasten duzuen!
Pentsatzeko joku batzuk ere egin genituen berarekin.

Esan zigun ordu erdi lehenago etorri zela eta herriari buelta eman ziola. Ile apaindegia ikusi zuela eta "Kix-kix" izena duenez, izena asko gustatu zitzaion.
Ezagutzen duen euskarazko palindromo luzeena hauxe dela esan zigun: NIK ENARA NERAMAN AMAREN ARANEKIN.



Hori guztia egiten oso ongi pasatu genuen.

Agur eta hurrengo bat arte!!!




argazki rralia

Oikia , 2008 ko martxoaren 12a


Kaixo lagunak:
urtarrilean 6. mailakoak parte hartu genuen argazki rallyan. Antolatzailea: "arazi" ( ingurumena, kultura eta turismoa) izan zen.
Babeslea: "Zumaiako udala". Hasteko Nerea( araziko langile bat) etorri zen esplikatzera zer egin behar zen. Argazki kamara eman aurretik argazkiak nola atera behar genituen esan zigun. Ondoren Zumaiara
argazkiak ateratzera joan ginen. Zumaiako hainbat lekutan ibili
ondoren, otsailak 7an ZHE(Zumaiako Herri Eskola)ra joan ginen
eta 6. mailakoekin elkartu ginen.
Han geundela argazkiak errebelatuta eman zizkiguten eta guk argazki batzuk aukeratu genituen. Azkenik Zumaiari buruzko galderak zuzendu
genituen. Oso ondo pasatu genuen eta zumiari buruzko gauza batzuk
ikasi genituen.
Asmakizun bat daukagu zuentzat, ea asmatzen duzuen:
Madrid empieza con M, y termina con? ______

Erantzun baten zain gaude.
Agur eta izan ongi.

2008/03/10

DENBORAREN BILA

kaixo lagunak:



Urtarrilaren 18an Zumaiara joan ginen Oikiako 5.mailakoak denboraren bila izeneko jolasa egitera.Jolas horiek "arazik"(Turismo,ingurumena eta kultura)antolatu zituen.







Lehendabizi, Zumaian Maria eta jose ikastetxekoekin bildu ginen kofradi zaharrean. 44 ume eta 5 antolatzaile bildu ginen han.Taldeak egin zituzten eta gure taldean 6 ginen.







Zumaian kaleen izenak jarri behar genituen, armarri bat pintatu genuen etab... Oikiara etorri baino lehen Oikiako ikasle bati zorionak kantatu genion hurrengo egunean bere urtebetetzea zelako. Ondo pasa genuen.



AGUR TA IZAN UNTSA!

2008/02/29

GALTZAGORRI ESKOLAN


KAIXO. ZUEN ESKOLARA IRITSI AL DA ALTXOR ZORAGARRI BAT?BA ATZO GURE ESKOLARA MUTIL BATEK ALTXOR HAUNDI BAT EKARRI ZUEN. IPUINEZ JOSIA ZEGOEN. DENAK GURETZAKO ZIREN. BATZUK GUK IRAKURRI DITUGU , BESTE BATZUK ANDEREÑOAK IRAKURRI DIZKIGU ETA BESTE BATZUK ETXERA ERAMAN DITZAKEGU ETA AITATXO ETA AMATXOREKIN IRAKURRIKO DITUGU.

2008/02/27

BIRZIKLATU, MURRIZTU,BERRERABILI

Zestoako Udalak Emaús Fundazioarekin elkarlanean saio batzuk antolatu zituzten eta gu ostegun goizean Zestoako Udaletxera parte hartzera joan ginen.Han, ustez balio ez zuten hainbat gauzekin, gauza berriak nola egin erakutsi ziguten. Hau da, gauzak berrerabiltzen erakutsi
ziguten.
Emaúseko mutilak , Manuk, hainbat adibide erakutsi ondoren gure txanda iritsi zen. Asko saiatu ginen eta gauza oso politak atera zitzaizkigun. Egia esan POSIBLE DA GAUZA BERRIAK EGITEA ZAHARRAK APROBETXATUZ.

EMAITZAK PANPIN HAUEK IZAN ZIREN.

2008/02/26

AIZARNAKO SANTA ESKEA

AIZARNAKO SANTA ESKEA

Otsailaren lauan santa eskera atera ginen.Ez zigun eguraldi oso onik egin baina guk aurrera jarraitu genuen eta oso jarrera onarekin ibili ginen.Bukaerarako bustita eta zikinduta geunden baina nahiko diru bildu genuen.Agur eta ondo pasa !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

GONBIDAPENA

GONBIDAPENA

Aizarnakoak eskola berrira pasatu ginen, urtarrilaren 25ean. Oso ondo ari gara pasatzen, ze oso eskola polita da. Sartu eta segituan pasillo luze bat dauka. Bi solairu ditu eta oso handia da. Nahi baduzue etorri eskola berria ikustera. Gonbidatuta zaudete!!!

2008/02/22

AROTZ-ENEA

5. eta 6. mailakoak "AROTZ-ENEA" ra (Aizarna eta Zestua)

Otsailaren 12-13an Zestuarrekin batera 5. eta 6. mailako ikasleak,Arotz-Eneara joan ginen Lekunberritik gertu.Arotz-Enea Etxarri-Larraunen kokatzen da.Bertan mendi irteerak egin genituen eta gauza asko ikusi genituen:kobak,abereen hezurrak,txoriak,arrastoak…Denbora librean futbolinean ibili ginen eta gauean diskoteka izan genuen.Oso ondo pasa genuen !!!!!!!!!!!

PIANO JOLEA



PIANO JOLEA AIZARNAN!

Otsailak 18an, Xabier Lizaso piano jolea etorri zen eta oso ondo pasatu genuen. Jolas batzuk egin genituen eta azkenean 127 puntuna gelditu ginen bi taldeak. Pianoa jotzen utzi zigun. Pianoa desmontatu zuen. Ez genuen uste pianoa barrutik horrelakoa zenik. Amelingo txirulariaren antzerkia egin genuen.

SASI KOIPETSU




SASI KOIPETSU

Urtarrillak 31 osteguna Sasi koipetsu ospatu genuen. Lehenengo orduan eskolara mozorrotuta etorri ginen lan egitera. Gero mendira joaten ari ginela irakasleak mendizalez mozorrotuta azaldu ziren guri laguntzera. Sua piztu eta brasa egin zeneazn txrizo aerretzen hasi ginen. Oso goxoa zegoen !!! Bazkaldu eta gero jolasean ibili ginen eta handik piskatera euria hasi zuen. Korrika batean eskolara abiatu ginen eta gero eskolatik etxera bueltatu ginen.

2008/02/11

GABONETATIK BUELTAN EZ GARA GELDITU !

Arroako Herri Eskolan Gabonetatik bueltan ez gara gelditu. Hainbat ekitalditan parte hartu dugu. Aurrena Donostiako danborrada izan zen. Eskolako ikasle guztiak parte hartu genuen eta beti bezala eskolako zaharrena izan zen zuzendaria. Aurten Gorkari tokatu zaio. Primeran egin zuen eta baita guk ere.

Egun batzuk beranduago Yolanda Arrieta egon zen gurekin. Bere azken ipuina “Oinutsik Jauregian”aurkeztu zigun. Mundiala izan zen. Gero txikien gelara joan zen eta han argazkian ikusten den bezala primeran azaldu zuen ipuinaren mezua.
Eta bukatzeko otsailaren 1ean , goizean, baserriz baserri atera ginen Santa Eskean. Baserri bakoitzean zegokion kopla abestu genuen eta berriro auzora bueltatu ginenean hemengo hainbat lekutan ere abestu genuen: tabernatan, estankoan, Bakunen...


Arratsaldean berriz, ihauteriak ospatu genituen. Aurtengo gaia ZIRKOA izan da. Begira, begira... magoa, domatzailea, animali ikaragarriak, suge hipnotizatzailea, malabaristak, munduko gizonik indartsuenak, Buffallo Bill bera ere gurekin izan zen. Inoiz ikusi ez den zirkua agertu zen Arroa Beheko auzoan. Munduko zirkorik eta pertsonaiarik ospetsuenak etorri ziren.








2008/02/07

Aizarnazabalgo santa eskea

Kaixo guztioi:



Guk herenegun, otsailaren 5ean, Santa Ageda ospatu genuen. Zuek ospatu al zenuten?

Gu oso pozik egon ginen koplak kantari soinuak lagunduta, baina oso nekaturik iritsi ginen herrira.

3 urtetik gorakoak ibili ginen kantuan. Zubialde auzotik bueltan etorri ginenean, 2 urtekoak ere
herriko kaleetan kantatu zuten gurekin.

Aurreko astean asmatu genituen kopletako bi hauek dira:


Dirua biltzeko asmuakin
gabiltzala gu kantari
beste batzuei bota aurretik
botaiguzue ba guri.



Etxe hontako etxeko andrea
edo etxeko gizona
Santa Ageda iritsi da ta
hauxe hauxe berri ona!

Agur eta hurrengo bat arte!!!!!!!!!!!!




Aizarnazabalgo inauteriak

Ieup!!!!!!!!!!!!!:

Otsailaren 1ean, ostiralean, eskolan inauteriak ospatu genituen eta sukaldariz mozorrotu ginen.

Gela bakoitzak bere errezetak egin zituzten:

-Haur hezkuntzakoek jogurrtak eta bizkotxoak.
-1. eta 2. mailakoek hiru motatako sanwich-ak: nocilla, txaka eta hiru osagaidun bat:
atuna, maionesa eta arrautza egosia.
-3. eta 4. mailakoak, krispetak eta torradak.
-5. eta 6. mailakoek gailetak eta madalenak.

Arratsaldean gela bakoitzak jolas desberdinak egin genituen: haur hezkuntzakoek lokots biltzea, 1., 2. eta 3. mailetakoek baloia eskurik gabe eramatera eta stopean eta 4., 5. eta 6. mailakoek hankak lotuta lasterketa eta baloiarekin hankean jotzera. Amaitzeko, lehen aipatutako errezetekin kristoren merienda egin genuen!!

AGUR ETA HURRENGO ARTE!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!






2008/02/05

PIRATAK OIKIAN


Lehengo ostiralean, otsailak 1, Oikiako eskolan piratez mozorratu ginen. Ikasle eta irakasle guztiok elkartean bazkaldu genuen: Makarroiak, oilaskoa eta postrerako yogurra.

Bazkaldu ondoren eskolara etorri ginen denok piratez jaztera eta ondoren frontoira joan ginen dantza batzuk egitera. Guraso asko etorri ziren gu ikustera.

Amaieran sorpresa ikusgarria izan genuen eskolan: SUN magoak ekitaldi bikaina aurkeztu zigun. Egun polita izan zen!!

2008/01/28

AIZARNAZABALGO ESKOLA

Kaixo denoi:

Gure eskolak Basakaitz izena du eta Aizarnazabalen dago.

Lau talde gara:

2 eta 3 urtekoak 17 gara:

Alex, Xuban, Libe, Eneko, Xuban,Ioritz,June, Eritz,June, Dorleta, Urko, Elene, Unai, Izaro, Lara, Mohamed eta Aimar.








4 eta 5 urtekoak 9 gara:

Aimar, Iurgi, Olatz, Goizeder, Amaiur, Sara, Ibai, Izaro eta Fatima.




1, 2 eta 3. mailakoak 13 gara:

Iraide, Iraitz, Ander, Ane, Gaizka, Urtzi,

Aintzane, Manex, Alaine, Joseba, Inhar

eta Jugatz.

4, 5 eta 6. mailakoak 10 gara: Janire, Iban, Alaitz, Estitxu, Maialen, Xabier, Mattin, Gorka, Mikel eta Leire.


Eskolak bi solairu ditu eta aurrean futbol zelaia, parkea eta frontoia ditu. Jangela ere badu eta haurreskola bukatzen ari dira!



Gure eskolan 8 irakasle daude:

Josune,Ixiar, Eba, Jokin, Ana, Marijo, Alaitz eta Nagore.



AGUR ETA HURRENGO ARTE!

PIANOJOLEA OIKIAN





Urtarrilaren 24 , 09:00etan, pianojolea etorri zen gure eskolara.


Oso ondo pasatu genuen berarekin. Taldeak antolatu eta



jolasak egin genituen. Oso zintzo egon ginen. Antzerkia egin genuen.



Piano berria ekarri zuen eta oso ondo jo zuen.

2008/01/17

ARROAKO HERRI ESKOLA

Kaixo lagunok!

Arroa Beheko ikasleak gara. Guztira 27 ikasle gara 15 mutil eta 12 neska.

Gure eskolak bi eraikuntza ditu. Parkeko eraikuntzan txikien eta 1. mailakoen gelak daude.

Beste eraikuntzan, urdin horretan, 2. mailatik 6. maila arte gaude.

Aurten hiru gela ditugu. Txikienetaik hasiko gara:


Gure gelan 2, 3 eta 4 urtekoak gaude eta Marije da gure andereñoa. Guztira bederatzi ikasle gaude gelan: Naia, Alex,Martin, Maren, Heiko, Aritz, Paula, Hodei eta Adam.










Kaixo!
Guztira 8 gara : Ibai Pfister, Ibai Sainz, Garazi, Sergio, Eneritz, Miren, Iosu eta Jone.
Ikasle bat Argentinara joan zaigu baina etorri da. Aurten denboraren makina egin dugu .
Gure eskolan lan eta lan egiten dugu.Aurreko hiruhilekoan dinosauruen garaia landu genuen eta orain lehen gizakiekin hasi gara. Dinosauruen liburu bat ere osatu genuen.






Kaixo ! Gu beste eraikuntzan gaude. 2. mailatik hasi eta 6. maila arte. Ibon, Gorka, Maialen, Ainara, Amaia, Andoni, Araitz, Ione, Roger eta Yerai gara.
Guretako batzuk Egipto landu dugu, beste batzuk Maiak, Inkak ...eta beste batzuk Europa eta munduaren sorrera.











Gu zaharrenak gara eta natura zaintzen dugu. Ikusten duzuen bezala naturarekin ere gozatzen dugu.