Egun batzuk beranduago Yolanda Arrieta egon zen gurekin. Bere azken ipuina “Oinutsik Jauregian”aurkeztu zigun. Mundiala izan zen. Gero txikien gelara joan zen eta han argazkian ikusten den bezala primeran azaldu zuen ipuinaren mezua.
Eta bukatzeko otsailaren 1ean , goizean, baserriz baserri atera ginen Santa Eskean. Baserri bakoitzean zegokion kopla abestu genuen eta berriro auzora bueltatu ginenean hemengo hainbat lekutan ere abestu genuen: tabernatan, estankoan, Bakunen...
Arratsaldean berriz, ihauteriak ospatu genituen. Aurtengo gaia ZIRKOA izan da. Begira, begira... magoa, domatzailea, animali ikaragarriak, suge hipnotizatzailea, malabaristak, munduko gizonik indartsuenak, Buffallo Bill bera ere gurekin izan zen. Inoiz ikusi ez den zirkua agertu zen Arroa Beheko auzoan. Munduko zirkorik eta pertsonaiarik ospetsuenak etorri ziren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario