2008/02/07

Aizarnazabalgo santa eskea

Kaixo guztioi:



Guk herenegun, otsailaren 5ean, Santa Ageda ospatu genuen. Zuek ospatu al zenuten?

Gu oso pozik egon ginen koplak kantari soinuak lagunduta, baina oso nekaturik iritsi ginen herrira.

3 urtetik gorakoak ibili ginen kantuan. Zubialde auzotik bueltan etorri ginenean, 2 urtekoak ere
herriko kaleetan kantatu zuten gurekin.

Aurreko astean asmatu genituen kopletako bi hauek dira:


Dirua biltzeko asmuakin
gabiltzala gu kantari
beste batzuei bota aurretik
botaiguzue ba guri.



Etxe hontako etxeko andrea
edo etxeko gizona
Santa Ageda iritsi da ta
hauxe hauxe berri ona!

Agur eta hurrengo bat arte!!!!!!!!!!!!




No hay comentarios: